miércoles, 13 de marzo de 2013

Gu curriculumaren aurrean





CURRICULUMA: DIALOGOA. 7.

Ez gaude sistema honen alde. Baina beste sistema baten alde egonda, eta hori jarri nahi badugu, ez gara sistema hori inposatzen ariko?  Eta pertsona guztiak ez dira horrekin gustura sentituko. Azkenean “sistema” hitzak berarekin ekartzen du antolaketa bat, muga batzuk, irizpide batzuk. Baina sistema eza ez da posible. Sistema beharrezkoa iruditzen zaigu, antolamendu minimo bat egon behar duelako, kaosean ez erortzeko. Kontrajarriak diren ideiak, pentsaerak, ekintzak … baitaude, eta hauek antolatzeko oinarrizkoenak diren eskubide eta baloreak ere finkatu beharra ikusten dugu.

Esan dugu bada, ez gaudela sistema honen alde. Hezkuntza-sistemaren aldaketarako gizarteren aldaketa ezinbestekoa da. Hala ere, oinak lurrean ditugu, ezin dugu diskurtsoa ideia utopikoez bete, ezta ere gure helburu nagusitzat hartu munduaren aldaketa.
Kontzientzia da lehenengo pausua. Kontziente izan behar gara ez dugula zertan egoera hau modu pasibo batean jasan behar. Aitzitik, “gure barnean dugun kontzientziaren hazia landatzen hasiko gara” . Pertsona bakoitzaren eskutan dago aldaketarako aukera, mugak handiak izanik ere. Gure eskutan daukagun askatasun minimoarekin bakarrik egin dezakegu esku-hartze minimo bat, hobekuntzaren alde. 

Erosoagoa da gauden bezala jarraitzea, esfortzu handirik gabe, bideratu gaituzten lekutik atera gabe ibiltzeko. Zirkulu bizioso horretan sartuta gaude, denbora ere kontran daukagu, eta ohitzen gara. Esaten da injustiziari ohitzea baino gaitz kutsakorragorik ez dagoela.
 Errealitate hau naturaltzat hartzen dugu, eta ahazten zaigu eraikia dela. Dena den,
sortutako guztiak ez du zertan txarra izan; baina naturala ez dela konturatzeak berarekin ekartzen du beste mila aukera daudela ikustea.
Beldurtzen gaitu aldaketak, zer etorriko zaigun ez jakiteak, eta alderantziz; segurtasuna ematen digu  helmuga edo helburu batzuk markatuak izateak.

Imajinatzen dugun hezkuntza diseinua utopian geratzen zaigu beti, eta ezin dugu finkatu errealitatera hurbiltzen den modelorik, gaur egungo gizarteak ezarri dizkigun muga fisiko nahiz mentalak ikusita. Lana gure bizitzaren helburu eta helmuga da; lana egitera gaude bideratuak, eta honek ematen dio zentzua gure bizitzari. Gure ustez, aldiz, lanak bizitzarako tresna beharko luke izan.
Ez dugu gure burua ikusten Curriculuma diseinatzen, baina argi daukagu gobernuaren esku uztea ez dela aproposena. Curriculum irekiago baten alde egiten dugu, non gizarte osoak bere ekarpenak ematen ahal dituen, bai profesionalak diren irakasle, pedagogo, psikologoak, eta baita guraso edo bestelako herritarrak. Izan ere, hezkuntza denon ardura izan beharko litzateke.
Garrantzitsuena pertsonak haztea da; helburua bizitzen ikastea izan beharko luke, esperimentatzen eta elkarrekiko harremanetan. Pixkanaka gizarte berri bat eraikitzeko asmoarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario