viernes, 22 de febrero de 2013

Curriculumaren iturriak lantzen


Curriculumaren iturriak jolas baten bidez landu genituen. Bi ikastetxeren Hezkuntza Proiektuak ikusi genituen, eta hauetatik abiatuz lanean hasi ginen.

 Prozedura honakoa izan zen:
 Hasieran 3-4 laguneko taldeak egin genituen, eta ikastetxe baten proiektua aztertuz, curriculumaren bost ildo nagusi atera behar izan genituen. Bost hauek eskuetan genituela, talde handiago batekin amankomunean jarri,  eta adostu ondoren orokorragoak ziren beste 5 izendatu genituen. Hemendik, handiagoa zen taldean bildu ginen, denon artean ildo orokorrak zehaztuz.
Honakoak dira:
  • Ildo psikologikoa
  • Ildo filosofikoa
  • Ildo pedagogikoa
  • Ildo soziologikoa 
  • Ildo epistemologikoa


Ikastetxeen Hezkuntza Proiektuarekin jolasten ari ginen bitartean, poliki-poliki, konturatzen hasi ginen guztion artean ideia interesgarriak ateratzen zirela, eta hasiera batean uste bagenuen ere ez genuela ia ezer aterako, jardueraren helburura iritsi ginen, modu aberasgarri batean.  

jueves, 14 de febrero de 2013

Dekretuaren Sintesia



3. Artikulua. Printzipio orokorrak:
Eskolaren helburu nagusia ikasleen potentzialtasuna garatzea da. Horretarako printzipioa hezkuntza ingurune egokia eraikitzea eta bizikidetza lantzea izango da.

5. Artikulua. Oinarrizko hezkuntzaren xedeak:
Oinarrizko hezkuntzaren xede nagusia ikasleak bizitzarako prestatzea da, bai herritar aktibo gisa eta baita lanerako ere.

6. Artikulua. Hezkuntza-gaitasun orokorrak:
Hezkuntza-gaitasun orokorren bidez oinarrizko gaitasunak eskuratzen dira, maila pertsonal, familiar, soziokultural, akademiko eta profesionalean.

8. Artikulua. Oinarrizko hezkuntzaren helburuak:
Honakoak dira helburuak, oinarrizko gaitasunei erreparatuz: arduraz bizitzen ikastea, ikasten eta pentsatzen ikastea, komunikatzen ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea, ikaslearen giza alderdiak garatzen ikastea eta egiten eta ekiten ikastea.

11. Artikulua. Jakintza arloak L.H.-n:
- Natura, Gizarte eta Kulturaren ingurunearen ezaguera
- Arte hezkuntza
- Gorputz hezkuntza
- Gaztelania eta literatura
- Euskara eta literatura
- Atzerriko hizkuntza
- Matematika

14. Artikulua. Ordutegia:
- L.H.-n 875 ordu izango dira ikasturte bakoitzean
- D.B.H.-n 1050 ordu izango dira ikasturte bakoitzean

15. Artikulua. Eskola egutegia:
Ikastetxe bakoitzak bere egutegia erabakitzen du; 175 eskola-egun izango ditu gutxienez, eta ikasturtea ez da hasiko irailaren 1 baino lehen, eta amaitzeko azken eguna ekainaren 30a izango da.

33. Artikulua. Ebaluazioak:
Ebaluazioa banakatua, jarraitua eta orokorra izango da ikasleen oinarrizko gaitasunak kontutan hartuz. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak ebaluazio prozedura arauak erabakiko ditu.

36. Artikulua. Diagnostiko ebaluazioa:
 Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak ereduak eta laguntzak emango dizkio ikastetxei ebaluatzerako orduan. Ebaluazioaren helburua heziketa hobetzea eta ikasleek oinarrizko gaitasunak eskuratzea da, datu pertsonalen babestea kontutan hartuz. 

KOMUNITATEA ESKOLA ARRAKASTARAKO FAKTORE ( 17.or. artikulua)

“BAIKARA” aldizkariaren zenbaki berria (2013ko urtarrila)

TOSHIRO KANAMORI " Pensando en los demás"

Summerhill... y la libertad