jueves, 16 de mayo de 2013

Lehen Hezkuntzako...




Txikitako oroitzapenak










Argazki hauetan jaso ditugu lehen hezkuntzan zehar bizi izan genituen  hainbat momentu: Pedro "Para un amigo más" abesten eta antzezlanak egiten, Joneren marrazki batzuk eta urtebetetzea ospatzen, Meritxell pailazoz jantzita inauteritan eta Ansó-ko bailaran eskiatzen seigarren mailan eta Garaxi, bokata motxilan zuela, Hondarribira joandako irteenaldi batean.


   


Baina... Zer da LOMCE?

  

LOMCE 


Espainiako Hezkuntza Ministeritzak erkidego honetan irakatsi beharreko %65a erabakiko du.

Gaztelerako eredua inposatzen da:
Lege berri honek ikasgaiak bere “garrantziaren” arabera sailkatu ditu eta Euskara hirugarren maila batean gelditzen da.

Erlijioa:
Lege berri honek erlijioaren irakasgaia ematera derrigotzen du eta Tutoretzari baino ordu gehiago ematen dio.

Ratioak igotzen ditu:
Gela bakoitzeko ikasle kopurua %10ean igo daiteke.

Errebaliak:
Eskolaz kanpoko aztertzaile batzuk Hezkuntza Ministeritzak diseinatutako azterketa amankomunak egingo dituzte erkidego guztietan.

Eskola kontseilua soilik kontsultiboa izango da:
Erabaki guztiak Administrazioak edo zuzendariek hartuko dituzte (irakasleen kontratazioa barne).


Eta gehiago…

Hezkuntza Lege berri hau izugarrizko atzerapausu bat da gure haurren garapen pertsonala, hezkuntza integrala eta aukera berdintasunean. Gure ardura da gure hezkuntza defendatzea eta orain arte lortutako garaipena mantendu eta hobetzea.


viernes, 3 de mayo de 2013

Lan modularreko programazioa


Edukiak

Kontzeptuzkoak:

Ze kontzeptuak lantzen ditugu?
1. Buruketen ebazpenak: estrategi ezberdinen bitartez ( grafikoak,    tanteoz…)
 2.  Hondakin motak: papera, plastikoa, organikoa, beira, olioa, material arriskutsuak eta jantziak.
 3. Adimen Anitzak: Logiko- matematikoa, gorputzezko- kinestesikoa eta naturalista-landaretza.


Prozedurazkoak:

Ekintza ezberdinak nola burutuko ditugu?
1. Buruketen interpretazioa.
2. Hondakin ezberdinen sailkapena.
3. Materialen manipulazioa.


Jarrerazkoak:

Haurraren ingurune-sozialari lotutako ekintzak:
1.    Naturarekiko jarrera arduratsua sustatzea ingurua errespetatuz.
2.    Haurrak birziklapenak daukan garrantziaz kontziente izatea, eta era autonomo batean jardutea.


Helburuak

  1. Buruketak behar diren alditan irakurtzea buruketak ongi ebazteko.
  2. Hondakin ezberdinak bereiztea era egokian birziklatzeko.
  3. Naturarekiko jarrera arduratsua hartzea gure ingurunea era egokian mantentzeko. 
  4. Talde lana bultzatzea ikasleen arteko harremanak sendotzeko.

Metodologia

Lan proiektua haurrentzat erakargarria izatearen eta aldi berean gizartea eta bere ingurunearen beharretara loturik egotearen garrantzia azpimarratzen da, ikuspegi kurrikularra kontuan izanik.
Jolasen bidez, esperimentatuz haurrek era aktibo batean hartuko dute parte ikaskuntzan. Jarduera bakoitzari eskainitako denbora irekia izango da, haur bakoitzaren erritmoa errespetatuz, beti ere muga batzuen barnean. Birziklapenaren gaian, adibidez, eskulanak eginez, inkestak eta grafikoak landuz zenbait ezagutza barneratuko dituzte. Material ezberdinak (margoak, kartulinak, material birziklatua: ur botilak, kartoia) erabiliko dituzte ariketak burutzeko. Talde lana ere aproposa izango da elkarbizitza lantzeko, elkarlanean ikasteko. Talde lanean aritzeak espazioaren antolaketa berezi bat izatera eramaten gaitu.
Haurrentzat interesgarriak diren gaiak hautatuz abiapuntu bezala,  hauek dituzten aurre ideiak jasoko ditugu. Zuzenak ez diren ideiak positiboki baloratu behar ditugu, akatsak beharrezkoak direlako ikaskuntza aurrera eraman ahal izateko.
 Gaien arteko loturak zeharka emango dira modu natural batean. Gainera, adimen anitzak kontuan hartuz landu dira jarduerak, ikuspegi zabal batetik jorratuz gaia.
Bestalde, irakaslea behatuz kontzeptu eta batez ere jarrera egokiak barneratuko dituzte haurrek, imitazioz, Banduraren Ikaskuntza Sozialean oinarrituz. Vigotskyren Ikaskuntzaren teoria ere erabili dugu, inguruneak eta gizarteak haurraren garapenean duen eragina jakinda, beti ere Piagetek definituriko estadioak kontuan harturik. Jarduerak zehazki bigarren zikloko haurrentzat daude prestatuak, haien adinaren araberako garapenera egokituz.
Azkenik, ebaluazio jarraitu bat egin da, prozedurari garrantzi handia emanez; ebaluazioa ez baita soilik azken emaitza batean oinarritzen baizik eta esperientzi guztian zehar eraikitako prozesuan.


Ebaluazioa

Ebaluazioaren bidez lortu nahi dena:
Haurrek ikasten dutena barneratu dezatela. Ikasturtean zehar egindako lanari behar duen garrantzia eman behar zaio.
Ebaluazioan pentsatzen dugunean ZER eta NOLA ebaluatu behar dugun pentsatzen dugu, askotan ZERTARAKOa ahaztuz. Guztiz garrantzizkoa dugu ebaluazioa; azken helburua ez da kalifikatzea, baizik eta haurraren hobekuntza. Ebaluazioa prozesu batean bilakatu behar dugu, haurrak ikasten laguntzeko. Hezkuntzaren kalitatea kantitatearen gainetik egon beharko litzateke.
Progresioa da baloratuko dena, haur bakoitzaren jarraipena egingo da.  
Bestalde, haurrek barneratu eta ikasi dutena ikusiz gure lana ere ebaluatu dezakegu, egindako akatsek lana zuzentzeko balioko digulako hurrengo baterako.