Txikitako oroitzapenak
Hegan egiten
jueves, 16 de mayo de 2013
Baina... Zer da LOMCE?
LOMCE
Espainiako Hezkuntza Ministeritzak erkidego honetan irakatsi beharreko %65a erabakiko du.
Gaztelerako
eredua inposatzen da:
Lege berri honek ikasgaiak bere “garrantziaren” arabera
sailkatu ditu eta Euskara hirugarren maila batean gelditzen da.
Erlijioa:
Lege berri honek erlijioaren irakasgaia ematera
derrigotzen du eta Tutoretzari baino ordu gehiago ematen dio.
Ratioak
igotzen ditu:
Gela bakoitzeko ikasle kopurua %10ean igo daiteke.
Errebaliak:
Eskolaz kanpoko aztertzaile batzuk Hezkuntza
Ministeritzak diseinatutako azterketa amankomunak egingo dituzte erkidego
guztietan.
Eskola
kontseilua soilik kontsultiboa izango da:
Erabaki guztiak Administrazioak edo zuzendariek hartuko
dituzte (irakasleen kontratazioa barne).
Eta gehiago…
Hezkuntza Lege berri hau izugarrizko atzerapausu bat da
gure haurren garapen pertsonala, hezkuntza integrala eta aukera berdintasunean.
Gure ardura da gure hezkuntza defendatzea eta orain arte lortutako garaipena
mantendu eta hobetzea.
jueves, 9 de mayo de 2013
viernes, 3 de mayo de 2013
Lan modularreko programazioa
Edukiak
Kontzeptuzkoak:
Ze kontzeptuak lantzen ditugu?
1. Buruketen ebazpenak: estrategi
ezberdinen bitartez ( grafikoak,
tanteoz…)
2. Hondakin
motak: papera, plastikoa, organikoa, beira, olioa, material arriskutsuak eta
jantziak.
3. Adimen Anitzak: Logiko- matematikoa, gorputzezko-
kinestesikoa eta naturalista-landaretza.
Prozedurazkoak:
Ekintza ezberdinak nola burutuko ditugu?
1. Buruketen interpretazioa.
2. Hondakin ezberdinen sailkapena.
3. Materialen manipulazioa.
Jarrerazkoak:
Haurraren ingurune-sozialari lotutako ekintzak:
1.
Naturarekiko
jarrera arduratsua sustatzea ingurua errespetatuz.
2.
Haurrak
birziklapenak daukan garrantziaz kontziente izatea, eta era autonomo batean
jardutea.
Helburuak
- Buruketak behar diren
alditan irakurtzea buruketak ongi ebazteko.
- Hondakin ezberdinak
bereiztea era egokian birziklatzeko.
- Naturarekiko jarrera
arduratsua hartzea gure ingurunea era egokian mantentzeko.
- Talde lana bultzatzea
ikasleen arteko harremanak sendotzeko.
Metodologia
Lan
proiektua haurrentzat erakargarria izatearen eta aldi berean gizartea eta bere
ingurunearen beharretara loturik egotearen garrantzia azpimarratzen da,
ikuspegi kurrikularra kontuan izanik.
Jolasen
bidez, esperimentatuz… haurrek era aktibo batean hartuko dute parte
ikaskuntzan. Jarduera bakoitzari eskainitako denbora irekia izango da, haur
bakoitzaren erritmoa errespetatuz, beti ere muga batzuen barnean.
Birziklapenaren gaian, adibidez, eskulanak eginez, inkestak eta grafikoak
landuz zenbait ezagutza barneratuko dituzte. Material ezberdinak (margoak,
kartulinak, material birziklatua: ur botilak, kartoia…)
erabiliko dituzte ariketak burutzeko. Talde lana ere aproposa izango da
elkarbizitza lantzeko, elkarlanean ikasteko. Talde lanean aritzeak espazioaren
antolaketa berezi bat izatera eramaten gaitu.
Haurrentzat
interesgarriak diren gaiak hautatuz abiapuntu bezala, hauek dituzten aurre ideiak jasoko ditugu.
Zuzenak ez diren ideiak positiboki baloratu behar ditugu, akatsak beharrezkoak
direlako ikaskuntza aurrera eraman ahal izateko.
Gaien
arteko loturak zeharka emango dira modu natural batean. Gainera, adimen anitzak
kontuan hartuz landu dira jarduerak, ikuspegi zabal batetik jorratuz gaia.
Bestalde,
irakaslea behatuz kontzeptu eta batez ere jarrera egokiak barneratuko dituzte
haurrek, imitazioz, Banduraren Ikaskuntza Sozialean oinarrituz. Vigotskyren
Ikaskuntzaren teoria ere erabili dugu, inguruneak eta gizarteak haurraren
garapenean duen eragina jakinda, beti ere Piagetek definituriko estadioak
kontuan harturik. Jarduerak zehazki bigarren zikloko haurrentzat daude
prestatuak, haien adinaren araberako garapenera egokituz.
Azkenik,
ebaluazio jarraitu bat egin da, prozedurari garrantzi handia emanez; ebaluazioa
ez baita soilik azken emaitza batean oinarritzen baizik eta esperientzi guztian
zehar eraikitako prozesuan.
Ebaluazioa
Ebaluazioaren
bidez lortu nahi dena:
Haurrek
ikasten dutena barneratu dezatela. Ikasturtean zehar egindako lanari behar duen
garrantzia eman behar zaio.
Ebaluazioan
pentsatzen dugunean ZER eta NOLA ebaluatu behar dugun pentsatzen dugu, askotan
ZERTARAKOa ahaztuz. Guztiz garrantzizkoa dugu ebaluazioa; azken helburua ez da kalifikatzea,
baizik eta haurraren hobekuntza. Ebaluazioa prozesu batean bilakatu behar dugu,
haurrak ikasten laguntzeko. Hezkuntzaren kalitatea kantitatearen gainetik egon
beharko litzateke.
Progresioa
da baloratuko dena, haur bakoitzaren jarraipena egingo da.
Bestalde,
haurrek barneratu eta ikasi dutena ikusiz gure lana ere ebaluatu dezakegu,
egindako akatsek lana zuzentzeko balioko digulako hurrengo baterako.
sábado, 27 de abril de 2013
Liburu gomendatua:
SUMMERHILL Alexander Sutherland Neill
Berrogeita hamar urtez, A.S. Neill London ingurunetan kokatua dagoen Summerhill eskola famatua gidatu zuen, zein benetako hezkuntza aurrerakoian pausu bat aurrera ematen saiatu da: haurren autorregulazioa. Helburu horrekin, autoreak jarraitutako sistemak ikuspegi erradikala du, eta liburu zoragarri honeta egiten dituen azalpenak - teoriaz gain - bere esperientzien emaitzak dira. Oinarri bezala askatasuna izanik, haurra berez ez dela baliaezina, koldarra, ezta automata inkontziente bat ere baieztatzen du, bizitzarengatik interesa adierazteko eta maitatzeko ahalmena baitu. Idei iraultzaile hauek, hezkuntzan erabilitako ohiko metodoetatik urrun daude. Prologoan Erich Fromm aipatzen duen bezala: " Denborarekin, bere ideiak, gizarte berri batean onartuak izango dira, gizaki bera eta bere garapen pertsonala ahalegin sozialaren azken helburua izatera iristen denean."
Liburu gomendatua:
La Gramática de la fantasía Gianni Rodari
Edonon haur batek galdetu dezake: "Nola asmatzen dira istorioak?", erantzun zintzo bat merezi du. La Gramática de la fantasía-n "haurrentzat istorioak kontatzeko modu ezberdinak azaltzen dira eta haurrei bere kabuz istorioak asmatzen laguntzen die". Liburu hau, egun literatura pedagogikoan klasiko bat dena, zeharo tresna baliagarria dugu "irudimena hezkuntzan bere tokia izatea merezi duela sinesten dugunentzat".
jueves, 18 de abril de 2013
Ebaluazioa
Sistematikoa: ebaluaketa sistematikoki antolatua dago, hau da, pauta batzuk jarraitzen dira nola eta zertarako galderen erantzuna bilatuz.
Integratua: eguneroko jardueretan integratu behar dugu ebaluazioa; ebaluaketa jarraitua eginez. Prozesua da kontuan hartuko dena, ez emaitza.
Subjektiboa: irakasle bakoitzaren araberakoa da ebaluaketa; horregatik da subjektiboa. Irizpide batzuk dauden arren, pertsonak gara eta aurreiritziak saihestea zaila da. Etiketatzea ematen da.
Koherentea: ebaluazioa koherentea izan behar da, haur bakoitza bere mailaren arabera baloratuko da, ez da eskatuko iritsi ezingo den mailara iristea. Haurren aurre-ideiak ere kontuan hartuko dira, eta hortik hasita ebaluatzen hasi.
Berrikuntza: ebaluatzeko metodoak garatzen ari dira, eta berrikuntzaren bidez hobekuntza da bilatzen dena.
Integratua: eguneroko jardueretan integratu behar dugu ebaluazioa; ebaluaketa jarraitua eginez. Prozesua da kontuan hartuko dena, ez emaitza.
Subjektiboa: irakasle bakoitzaren araberakoa da ebaluaketa; horregatik da subjektiboa. Irizpide batzuk dauden arren, pertsonak gara eta aurreiritziak saihestea zaila da. Etiketatzea ematen da.
Koherentea: ebaluazioa koherentea izan behar da, haur bakoitza bere mailaren arabera baloratuko da, ez da eskatuko iritsi ezingo den mailara iristea. Haurren aurre-ideiak ere kontuan hartuko dira, eta hortik hasita ebaluatzen hasi.
Berrikuntza: ebaluatzeko metodoak garatzen ari dira, eta berrikuntzaren bidez hobekuntza da bilatzen dena.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)