miércoles, 13 de marzo de 2013

Zergatik landu behar dira konpetentziak eskolan?



Konpetentziarekin errekurtso egokiak erabili behar dira arazo konkretuei aurre egiteko edo irtenbideak aurkitzeko. Edukiek garrantzia duten arren, azken helburua ez da jakintzak izatea, baizik eta hauetatik abiatuz praktikara eramateko gaitasuna edukitzea.
Portaera, jarrera eta gaitasun guztien baturatik abiatuz iristen da konpetentziara.
Gaur egun, oraindik ere metodologia arkaiko bat erabiltzen da eskolan. Ingelesarekin gertatzen dena adibidetzat hartuz, ikasleak hainbat urte horretan emanda ere, ezer gutxi ikasita ateratzen dira klasetik; ez dira gai egunerokoan hizkuntza horretan moldatzeko.
Oinarrizko konpetentziak definitzerako orduan kontuan hartu diren irizpideak honakoak dira: pertsona bezala garatzea, kritikoa izatea, eta gehiengorentzat baliagarria izatearena, besteak beste.
Konpetentziak lortzeko, bestalde, talde lana beharrezkotzat jotzen da, hau da, gizarteko kide garen aldetik esku hartu beharra dugu, denak beharrezkoak baikara haurraren konpetentziak lortzeko orduan. Lana banatu behar da, tareak ongi definitu behar dira.
Haurrari ematen zaizkion tareak ere garrantzia handia du; haurraren gaitasunak hartuko dira kontuan, eta irizpide batzuen barnean askatasuna eman behar zaio, barneratzea eraginkorragoa izan dadin.

 


Gu curriculumaren aurrean





CURRICULUMA: DIALOGOA. 7.

Ez gaude sistema honen alde. Baina beste sistema baten alde egonda, eta hori jarri nahi badugu, ez gara sistema hori inposatzen ariko?  Eta pertsona guztiak ez dira horrekin gustura sentituko. Azkenean “sistema” hitzak berarekin ekartzen du antolaketa bat, muga batzuk, irizpide batzuk. Baina sistema eza ez da posible. Sistema beharrezkoa iruditzen zaigu, antolamendu minimo bat egon behar duelako, kaosean ez erortzeko. Kontrajarriak diren ideiak, pentsaerak, ekintzak … baitaude, eta hauek antolatzeko oinarrizkoenak diren eskubide eta baloreak ere finkatu beharra ikusten dugu.

Esan dugu bada, ez gaudela sistema honen alde. Hezkuntza-sistemaren aldaketarako gizarteren aldaketa ezinbestekoa da. Hala ere, oinak lurrean ditugu, ezin dugu diskurtsoa ideia utopikoez bete, ezta ere gure helburu nagusitzat hartu munduaren aldaketa.
Kontzientzia da lehenengo pausua. Kontziente izan behar gara ez dugula zertan egoera hau modu pasibo batean jasan behar. Aitzitik, “gure barnean dugun kontzientziaren hazia landatzen hasiko gara” . Pertsona bakoitzaren eskutan dago aldaketarako aukera, mugak handiak izanik ere. Gure eskutan daukagun askatasun minimoarekin bakarrik egin dezakegu esku-hartze minimo bat, hobekuntzaren alde. 

Erosoagoa da gauden bezala jarraitzea, esfortzu handirik gabe, bideratu gaituzten lekutik atera gabe ibiltzeko. Zirkulu bizioso horretan sartuta gaude, denbora ere kontran daukagu, eta ohitzen gara. Esaten da injustiziari ohitzea baino gaitz kutsakorragorik ez dagoela.
 Errealitate hau naturaltzat hartzen dugu, eta ahazten zaigu eraikia dela. Dena den,
sortutako guztiak ez du zertan txarra izan; baina naturala ez dela konturatzeak berarekin ekartzen du beste mila aukera daudela ikustea.
Beldurtzen gaitu aldaketak, zer etorriko zaigun ez jakiteak, eta alderantziz; segurtasuna ematen digu  helmuga edo helburu batzuk markatuak izateak.

Imajinatzen dugun hezkuntza diseinua utopian geratzen zaigu beti, eta ezin dugu finkatu errealitatera hurbiltzen den modelorik, gaur egungo gizarteak ezarri dizkigun muga fisiko nahiz mentalak ikusita. Lana gure bizitzaren helburu eta helmuga da; lana egitera gaude bideratuak, eta honek ematen dio zentzua gure bizitzari. Gure ustez, aldiz, lanak bizitzarako tresna beharko luke izan.
Ez dugu gure burua ikusten Curriculuma diseinatzen, baina argi daukagu gobernuaren esku uztea ez dela aproposena. Curriculum irekiago baten alde egiten dugu, non gizarte osoak bere ekarpenak ematen ahal dituen, bai profesionalak diren irakasle, pedagogo, psikologoak, eta baita guraso edo bestelako herritarrak. Izan ere, hezkuntza denon ardura izan beharko litzateke.
Garrantzitsuena pertsonak haztea da; helburua bizitzen ikastea izan beharko luke, esperimentatzen eta elkarrekiko harremanetan. Pixkanaka gizarte berri bat eraikitzeko asmoarekin.