Curriculumaren iturriak jolas baten bidez landu genituen. Bi ikastetxeren Hezkuntza Proiektuak ikusi genituen, eta hauetatik abiatuz lanean hasi ginen.
Prozedura honakoa izan zen:
Hasieran 3-4 laguneko taldeak egin genituen, eta ikastetxe baten proiektua aztertuz, curriculumaren bost ildo nagusi atera behar izan genituen. Bost hauek eskuetan genituela, talde handiago batekin amankomunean jarri, eta adostu ondoren orokorragoak ziren beste 5 izendatu genituen. Hemendik, handiagoa zen taldean bildu ginen, denon artean ildo orokorrak zehaztuz.
Honakoak dira:
- Ildo psikologikoa
- Ildo filosofikoa
- Ildo pedagogikoa
- Ildo soziologikoa
- Ildo epistemologikoa
Ikastetxeen Hezkuntza Proiektuarekin jolasten ari ginen bitartean, poliki-poliki, konturatzen hasi ginen guztion artean ideia interesgarriak ateratzen zirela, eta hasiera batean uste bagenuen ere ez genuela ia ezer aterako, jardueraren helburura iritsi ginen, modu aberasgarri batean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario