SUMMERHILLAlexander Sutherland Neill
Berrogeita hamar urtez, A.S. Neill London ingurunetan kokatua dagoen Summerhill eskola famatua gidatu zuen, zein benetako hezkuntza aurrerakoian pausu bat aurrera ematen saiatu da: haurren autorregulazioa. Helburu horrekin, autoreak jarraitutako sistemak ikuspegi erradikala du, eta liburu zoragarri honeta egiten dituen azalpenak - teoriaz gain - bere esperientzien emaitzak dira. Oinarri bezala askatasuna izanik, haurra berez ez dela baliaezina, koldarra, ezta automata inkontziente bat ere baieztatzen du, bizitzarengatik interesa adierazteko eta maitatzeko ahalmena baitu. Idei iraultzaile hauek, hezkuntzan erabilitako ohiko metodoetatik urrun daude. Prologoan Erich Fromm aipatzen duen bezala: " Denborarekin, bere ideiak, gizarte berri batean onartuak izango dira, gizaki bera eta bere garapen pertsonala ahalegin sozialaren azken helburua izatera iristen denean."
La Gramática de la fantasíaGianni Rodari Edonon haur batek galdetu dezake: "Nola asmatzen dira istorioak?", erantzun zintzo bat merezi du. La Gramática de la fantasía-n "haurrentzat istorioak kontatzeko modu ezberdinak azaltzen dira eta haurrei bere kabuz istorioak asmatzen laguntzen die". Liburu hau, egun literatura pedagogikoan klasiko bat dena, zeharo tresna baliagarria dugu "irudimena hezkuntzan bere tokia izatea merezi duela sinesten dugunentzat".
Sistematikoa: ebaluaketa sistematikoki antolatua dago, hau da, pauta batzuk jarraitzen dira nola eta zertarako galderen erantzuna bilatuz.
Integratua: eguneroko jardueretan integratu behar dugu ebaluazioa; ebaluaketa jarraitua eginez. Prozesua da kontuan hartuko dena, ez emaitza.
Subjektiboa: irakasle bakoitzaren araberakoa da ebaluaketa; horregatik da subjektiboa. Irizpide batzuk dauden arren, pertsonak gara eta aurreiritziak saihestea zaila da. Etiketatzea ematen da.
Koherentea: ebaluazioa koherentea izan behar da, haur bakoitza bere mailaren arabera baloratuko da, ez da eskatuko iritsi ezingo den mailara iristea. Haurren aurre-ideiak ere kontuan hartuko dira, eta hortik hasita ebaluatzen hasi.
Berrikuntza: ebaluatzeko metodoak garatzen ari dira, eta berrikuntzaren bidez hobekuntza da bilatzen dena.
Konpetentziarekin errekurtso egokiak erabili behar dira
arazo konkretuei aurre egiteko edo irtenbideak aurkitzeko. Edukiek garrantzia
duten arren, azken helburua ez da jakintzak izatea, baizik eta hauetatik
abiatuz praktikara eramateko gaitasuna edukitzea.
Portaera, jarrera eta gaitasun guztien baturatik abiatuz
iristen da konpetentziara.
Gaur egun, oraindik ere metodologia arkaiko bat erabiltzen
da eskolan. Ingelesarekin gertatzen dena adibidetzat hartuz, ikasleak hainbat
urte horretan emanda ere, ezer gutxi ikasita ateratzen dira klasetik; ez dira
gai egunerokoan hizkuntza horretan moldatzeko.
Oinarrizko konpetentziak
definitzerako orduan kontuan hartu diren irizpideak honakoak dira: pertsona
bezala garatzea, kritikoa izatea, eta gehiengorentzat baliagarria izatearena,
besteak beste.
Konpetentziak
lortzeko, bestalde, talde lana beharrezkotzat jotzen da, hau da, gizarteko kide
garen aldetik esku hartu beharra dugu, denak beharrezkoak baikara haurraren
konpetentziak lortzeko orduan. Lana banatu behar da, tareak ongi definitu behar
dira.
Haurrari ematen
zaizkion tareak ere garrantzia handia du; haurraren gaitasunak hartuko dira
kontuan, eta irizpide batzuen barnean askatasuna eman behar zaio, barneratzea
eraginkorragoa izan dadin.
Ez gaude sistema
honen alde. Baina beste sistema baten alde egonda, eta hori jarri nahi badugu, ez
gara sistema hori inposatzen ariko? Eta
pertsona guztiak ez dira horrekin gustura sentituko. Azkenean “sistema” hitzak
berarekin ekartzen du antolaketa bat, muga batzuk, irizpide batzuk. Baina
sistema eza ez da posible. Sistema beharrezkoa iruditzen zaigu, antolamendu
minimo bat egon behar duelako, kaosean ez erortzeko. Kontrajarriak diren
ideiak, pentsaerak, ekintzak … baitaude, eta hauek antolatzeko oinarrizkoenak
diren eskubide eta baloreak ere finkatu beharra ikusten dugu.
Esan dugu bada, ez
gaudela sistema honen alde. Hezkuntza-sistemaren aldaketarako gizarteren
aldaketa ezinbestekoa da. Hala ere, oinak lurrean ditugu, ezin dugu diskurtsoa ideia
utopikoez bete, ezta ere gure helburu nagusitzat hartu munduaren aldaketa.
Kontzientzia da
lehenengo pausua. Kontziente izan behar gara ez dugula zertan egoera hau modu
pasibo batean jasan behar. Aitzitik, “gure barnean dugun kontzientziaren hazia
landatzen hasiko gara” . Pertsona bakoitzaren eskutan dago aldaketarako aukera,
mugak handiak izanik ere. Gure eskutan daukagun askatasun minimoarekin bakarrik
egin dezakegu esku-hartze minimo bat, hobekuntzaren alde.
Erosoagoa da gauden
bezala jarraitzea, esfortzu handirik gabe, bideratu gaituzten lekutik atera
gabe ibiltzeko. Zirkulu bizioso horretan sartuta gaude, denbora ere kontran
daukagu, eta ohitzen gara. Esaten da injustiziari ohitzea baino gaitz
kutsakorragorik ez dagoela.
Errealitate hau naturaltzat hartzen dugu, eta
ahazten zaigu eraikia dela. Dena den,
sortutako guztiak
ez du zertan txarra izan; baina naturala ez dela konturatzeak berarekin
ekartzen du beste mila aukera daudela ikustea.
Beldurtzen gaitu
aldaketak, zer etorriko zaigun ez jakiteak, eta alderantziz; segurtasuna ematen
digu helmuga edo helburu batzuk
markatuak izateak.
Imajinatzen dugun
hezkuntza diseinua utopian geratzen zaigu beti, eta ezin dugu finkatu
errealitatera hurbiltzen den modelorik, gaur egungo gizarteak ezarri dizkigun
muga fisiko nahiz mentalak ikusita. Lana gure bizitzaren helburu eta helmuga
da; lana egitera gaude bideratuak, eta honek ematen dio zentzua gure bizitzari.
Gure ustez, aldiz, lanak bizitzarako tresna beharko luke izan.
Ez dugu gure burua
ikusten Curriculuma diseinatzen, baina argi daukagu gobernuaren esku uztea ez
dela aproposena. Curriculum irekiago baten alde egiten dugu, non gizarte osoak
bere ekarpenak ematen ahal dituen, bai profesionalak diren irakasle, pedagogo, psikologoak,
eta baita guraso edo bestelako herritarrak. Izan ere, hezkuntza denon ardura
izan beharko litzateke.
Garrantzitsuena
pertsonak haztea da; helburua bizitzen ikastea izan beharko luke,
esperimentatzen eta elkarrekiko harremanetan. Pixkanaka gizarte berri bat
eraikitzeko asmoarekin.
Curriculumaren iturriak jolas baten bidez landu genituen. Bi ikastetxeren Hezkuntza Proiektuak ikusi genituen, eta hauetatik abiatuz lanean hasi ginen.
Prozedura honakoa izan zen:
Hasieran 3-4 laguneko taldeak egin genituen, eta ikastetxe baten proiektua aztertuz, curriculumaren bost ildo nagusi atera behar izan genituen. Bost hauek eskuetan genituela, talde handiago batekin amankomunean jarri, eta adostu ondoren orokorragoak ziren beste 5 izendatu genituen. Hemendik, handiagoa zen taldean bildu ginen, denon artean ildo orokorrak zehaztuz.
Honakoak dira:
Ildo psikologikoa
Ildo filosofikoa
Ildo pedagogikoa
Ildo soziologikoa
Ildo epistemologikoa
Ikastetxeen Hezkuntza Proiektuarekin jolasten ari ginen bitartean, poliki-poliki, konturatzen hasi ginen guztion artean ideia interesgarriak ateratzen zirela, eta hasiera batean uste bagenuen ere ez genuela ia ezer aterako, jardueraren helburura iritsi ginen, modu aberasgarri batean.